Bézier matxinada

Bézier matxinada nire lanarekin batera gauzatuko dudan proiektu pertsonala da.

Kezkatzen nauten, desatsegin zaizkidan, axola didaten, kiskaltzen nauten ideiak eta kontzeptuak komunikatzeko, salatzeko eta transmititzeko gogotik sortzen da eta diseinu grafikoak eskaintzen dizkidan euskarriez baliatuz (kartelak, ilustrazioak, collage digitalak, etab.) salatuko ditut.

Gustuko izatea espero dut! Gehiago partekatuko dut denborak uzten didan neurrian.

Kasu honetan, galdera hau azaltzen dut: arrain handiak txikia jaten du?
Ba ez niri imajinatzea gustatzen zaidan munduan. Arcadeko PAC-MAN bideo-jokoa (comecocos) abiapuntutzat erabiliz, Amazon multinazionalaren irudikapen bat egiten dut, ingurumena, saltoki txikiak eta lan-eskubideak larriki mehatxatzen dituena. Erraldoiak jaten bazaitu, desagertu egiten zara eta boterea gehitzen diozu.

Kasu honetan, eman diezaiogun buelta bat jolasari, eta izan gaitezen mamuak komekokoekin amaitu dezaketenak. Berrikus dezagun gure kontsumitzeko era.

Egun polita izan!

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com